5.14.2011

SCRATCH EGUNA

Scratch Eguna maiatzaren 21ean


Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du.


Scratch Eguna izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izango dute.


Scratch Eguneko partehartzaileek ondokoak egin ahal izango dituzte:


  • Nork bere lana eskaintzea eta aldi berean, beren adiñeko beste neska-mutil taldeek proiektuak nola garatu dituzten ikustea, proiektuok burutzean gainditutako zailtasunak ikusteko aukerarekin.


  • Proiektuak elkarbanatzea eta elkarlaneko ikaskuntzaren bidez hobekuntzak edo taldeko lanean oinarritutako proiektu berriak sortzea.



  • Ardura eta jakinmin berberak dituztenak ezagutzea.


Alkartuko 5. eta 6. mailakoak parte hartuko dugu eta, hementxe bertan aurkituko dituzue aurkeztuko ditugun lanaren bat.


ANIMAZIOA

Scratch Project

JOKUAK

Scratch Project

Scratch Project

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko gure blogera etortzeagatik eta bide batez, zure iritzia uzteagatik.

Alkartuko 5.mailakoak.