3.30.2011

ASTELEHENA


Goizean, Errontegi mendira joan gara. Hor egon gara Barakaldo mapa batean kokatzen, mugak, inguruko mendiak, auzoak... Baita neurri batzuk
hartu ditugu, hala nola: kutsadura akustikoa, puntu kardinalakkokatzen mapan, tenperatura, haizearen norabidea...

Geroago, jaitsierako bidean azaldu digute Barakaldoko
"Fuerte"-aren inguruko historioa.
Behera heldu garenean ikusi dugu Larrea jauregia.
Hortik abiatu gara Botxo eta Desierto plazetara.
Azkenik, zaborren hondakinak mekanikoki biltzeko
plantabatera eraman gaituzte, eta oso azalpen interes-
garriak eman dizkigute horren inguruan: nola
ailegatzen den mota bakoitzeko zaborra sailkatuta
jadanik, buzoietatik plantaraino.
Arratsaldean, MONTO baserrira eraman gaituzte.
Hor ezagutu dugu Julián Larrea, oso tipo jatorra.
Bere bizitzan zehar bizi izandako esperientzia asko
eta asko kontatu dizkigu. Gainera, berak egurrez
egindako gauza harrigarriak eta ikusgarriak, ederrak
benetan, erakutsi dizkigu.

Gaurkoa oso interesgarria izan da, eta gauza asko
ikasi ditugu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Eskerrik asko gure blogera etortzeagatik eta bide batez, zure iritzia uzteagatik.

Alkartuko 5.mailakoak.