Durangoko Astronomia Ikasgela instalazio didaktiko bat da, eta bere xedea ikasleen eta irakasleentzako baliabideak eskaintzea astronomia ikasteko eta irakasteko da.
Zientzia museo txiki bat bezala, gidatua eta interaktiboa. Moduloak eta tresna berezi batzuen bitartez, astronomia arlo erakargarriekin erlazionatuta dauden jarduera batzuk egin daitezke.
Zuzenduta dago bereziki, Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleentzat (hamar urtetik gorakoak). Baina oso interesatuta baldin badaude, ume txikiagoak eta helduagoak (elkarteak, euskaltegi taldeak,...) ere joan daitezke.
Saioaren iraupena ordu eta erdikoa edo bi ordukoa da, baina taldearen interesaren arabera egokitzen da.
Honako jarduera hauek eskaintzen dira:
-Gelan sartu baino lehen, eta eguzki erlojuaren bitartez, eguzkiaren ibilbideen azalpena urtaroaren arabera, edo zuzenean ikus daiteke eguzki izpiek Lurra nola jotzen duten. Horretaz aparte, instalazioen funtzioaren azalpena ematen da: Behatokia, kanpoko elementuak,...
-Gero, txoko tematiko batzuen bisitaldi zehatza, ariketa praktiko bat egiteko aukerarekin, edo txoko guztien bisitaldi orokorra. Geroago, planetarium saio bat.
-Amaitzeko, behatokiaren bisitaldia eta bere funtzionamenduaren azalpena.
Durangoko Astronomia Ikasgelaren instalazioak hauek dira:
-Behatokia: kupula eta teleskopioa barruan.
-Planetarioa eta modulu didaktikoak dauden gela.
-Eguzki elementuak eta orientatzeko moduluak, kanpoan (proiektua).
BEHATOKIA
Eraikinaren teilatuaren gainean behatzeko kupula dago, barruan 8 pulgadako teleskopio bat dago.
Kanpotik ikusgai, ibiltariari erakusten dio hor zientzia eta bereziki astronomiarekin lotuta instalazio bat dagoela. Behatoki hau zen lehenengo urratsa bere inguruan bai Astronomia Ikasgela, bai Izarra Elkartea sortzeko.
Kupularen barrutik behaketak egiteak haizeaz eta tenperatura baxuaz babesten du. Honelako lortutako erosotasunari esker emaitzak askoz hobeak dira.
PLANETARIO ETA MODULU DIDAKTIKOAK
Kanpoko sarrera duen gela batean daude elementu didaktiko eta modulu interaltibo gehienak.
Euritako egitura duen kupula batek eta proiektore batzuek osatzen dute Planetarioa. Hor, zeruaren itxura lortzen da.
Proiektore baten bitartez, 4 magnitude arteko 500 izar lortzen dira: Eguzkia, Ilargia, planetako ekuatorea eta ekliptika. Ordenagailuaren bitartez, sortutako irudiak ere proiektatzen dira azalpenak osatzeko.
Gelako gainontzeko modulu didaktikoak, 8 txokoz daude banatuta, gaiaren arabera.
EGUZKI ELEMENTUAK ETA ORIENTATZEKO MODULUAK
Eraikinaren kanpoan, patio eta lorategietan, eguzki erloju eta egutegi batzuk kokatzen dira. Horretaz gain, herrialdeak non dauden erakusten duen lur-globo paraleloa, eta erakusle bat benetako norabidea irudikatzeko.
Astronomia ikasgelara joan nahi baduzu, Durangora joan behar zara, eta helbidea hauxe da: Laubideta kalea 6. Bilbotik bazoaz, Gastéis norabidea hartu behar duzu, eta Durangon sartu gabe eta ezkerrean utzi, azken irteera hartu.
Asier Alonso 5.B
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Eskerrik asko gure blogera etortzeagatik eta bide batez, zure iritzia uzteagatik.
Alkartuko 5.mailakoak.